Gurasoentzat hitzaldia emango dute Mendexan
Gurasotasuna: Lortu ahal da! izenburupean, ETXADI familiei zuzendutako orientazio zerbitzuko psikologo batek emango du hitzaldia astelehenean, udaletxeko ganbaran, 18:00etatik 19:00etara.
ETXADIko kideek azaldu dutenez, seme-alabekin jarduteko eta horiek hezteko ikuspegi desberdinak daude. Hau da, guraso-erantzukizuna interpretatzeko modu desberdinak daude. “Hala ere, badira oinarrizko printzipio batzuk, gurasotasuna erantzukizunaren jardunaren bizkarrezur direnak. Printzipio hauek umeen eta nerabeen garapen egokia eta ongizate fisikoa eta mentala sustatzen dute”.
Berbaldiari buruzko argibide gehiago nahi duten gurasoek telefono zenbaki honetara deitu ahal dute: 94-616 90 78.
Lea-Artibai Amankomunazgoak Ziortza-Bolibarren, Mendexan eta Gizaburuagan antolatu dute aipatu hitzaldia. Ziortza-Bolibarren urriaren 25ean eman zuten, eta Gizaburuagan abenduaren 12an izango da saioa.