Ehunka laguneko giza kateak batu ditu gaur [azaroak 11] goizean Basauriko kartzela eta osasun zentroa. Preso gaixoen eta, bereziki, Ibon Iparragirre ondarrutarraren egoera salatu dute, hauen osasun eskubideak onartuak izan daitezela aldarrikatuz.
Basauriko kartzelatik osasun zentrorainoko egin den giza katea. Argazkia: Sare
Joseba Azkarraga Sare plataformako eledunak eta
Amaia Txurruka medikuak hartu dute hitza giza katearen ostean, Solabarria plazan egin den ekitaldian.
Egoera horregaz behingoz amaitu beharra dagoela azpimarratu du Txurrukak. “Larriki gaixo dauden presoek etxean egon behar dute, hemen artatu behar ditugu eta euren egoeraren berri ezagutu behar dugu momentuz momentu”. Preso gaixoak senide eta lagunen alboan jaso behar dutela artatze hori ere gaineratu du medikuak. “Eta inolaz ere ezin ditugu ehunka kilometrotara dauden kartzeletan hiltzen utzi”.
Osasunerako eskubidea
oinarrizko eskubide bat dela aldarrikatu du Joseba Azkarragak “eskubide unibertsal bat”, eta batez ere Ibon Iparragirreren egoeraz kezkatuta agertu da, Iparragirreren kasua mendeku eta gorroto politikaren adibide garbia dela azpimarratuz. Hori dela eta, preso gaixo ondarrutarraren “berehalako” kaleratzea eskatu du.
Joseba Azkarraga Solabarria plazan egin den ekitaldian. Argazkia: Sare
«Gorrotoari, mendekuari, errebantxari» aurre egin eta «askatasunari, konponbideari eta elkarbizitzari» ateak irekitzeko deia egin du Azkarragak. Behar den bezain beste kalera atera behar dela adierazi du. “Abenduaren 9an Parisen aurkituko gara eta urtarrilaren 13an Bilboko kaleak beteko ditugu berriz ere”. “Humanitatearen, duintasunaren eta legearen» izenean larriki gaixorik dauden presoak kalean uztea exijitu du.
HONEKIN LOTUTA: