Beste urte batez 0-16 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei lagunduz asmoz,
100 euroko diru laguntza ematea erabaki du udalak. Zehatz esateko, Mendexan erroldatuta dauden 2001eko urtarrilaren 1etik 2017ko irailaren 30era bitartean jaiotako haurren familiei zuzendutako diru laguntza da.
Hala, seme-alabek behar dituzten ikastetxerako materialak, jantziak edota bestelako beharrizanak ordaintzen laguntzea da helburua.
Asteon amaitzen da diru laguntza eskatzeko epea. Hain zuzen, familiek
barikura arte [azaroak 17] dute eskariak aurkezteko epea. Eskaera orriak udaletxean edo udalaren webgunean (
www.mendexa.net) eskuratu daitezke. Orria behar bezala beteta, eta izenpetuta aurkeztu behar da.
Diru laguntza jasotzeko baldintzak betez gero, ordainketa banku transferentziaren bidez egingo dute, interesatuek eskaera orrian zehaztutako kontu korronte zenbakira.
Biztanleen Erroldako Udal Zerbitzuek frogatuko dute umeak Mendexan erroldatuta daudela, aipatutako adin-tartekoa dela eta gurasoetariko batek eskatutako urte beteko errolda antzinatasuna betetzen duela.