Bai
mutilen taldeak zapatuan eta baita
neskenak atzo [azaroak 12] garaipenak lortu zituzten San Migel futbol zelaian. Lea-Artibaiko nagusien gainontzeko taldeak ez ziren gai izan 3 puntuak lortzeko.
Igor Elezgaraik entrenatutako mutilek sendotasunez irabazi zioten Vasconia taldeari, 3-1.
Unai Azkarate, Ion Landa eta Ander Prieto izan ziren golegileak. Sailkapenean urrats bat gehiago egin dute garaipenari esker eta 13. postuan daude orain.
Leire Fernandezen neskek berriz jipoitu egin zuten Aloña Mendi taldea 5-1 Mutrikun.
Argiñe Ansorregik penaltiz, Ane Alberdik bi aldiz, Iera Naberanek eta Lierni Altunak sartutako golei esker asteburu bikaina borobildu zuten Mutriku FTrentzat.
Mutrikuko neskek zelairatutako hamaikakoa. Argazkia: Leartigol
Lekeitio Futbol Taldeak, Aurrera Kirol Elkarteak eta Artibai Futbol Taldeak berdindu egin zituzten euren partiduak.
Lekeitiarrek bana berdindu zuten Usansolon, aurkariek euren atean sartutako gol batekin,
ondarrutarrek hutsean berdindu zuten Zaldupen Elorrioren aurka.
Artibaik 2-2 berdindu zuen Astrabuduakoren aurka; Julen Plazak sartu zuen gol bat eta bestea euren atean sartu zuten.
Asteburuko porrota
Berriatukok jasan zuen Zornotzan. Zapatu iluntzean 3-0 galdu zuen Amorebieta B taldearen aurka.
Aurreraren hasierako hamaikakoa Zaldupen. Argazkia: Leartigol