Zapatu gauean egin zuen debuta
Malagako (Espainia) La Rosaleda futbol zelaian Costa Ricako selekzioaren aurka.
5-0 irabazi zuten eta lan handiegirik eduki ez zuen arren taldeak bere beharra eduki zuen momentuetan
ondo erantzun zuen ondarrutarrak.
Partiduaren amaieran “egun berezia” izan zela aitortu zuen, eta debuta egitearren
“oso pozik” zegoela azpimarratu zuen.
Arrizabalaga, selekzioagaz entrenatzen. Argazkia: SeFutbol
Athletic Cluben jokatzen duen atezainari
martxoaren 21ean deitu zion lehen aldiz Julen Lopetegi hautatzaileak, Israel eta Frantziaren aurkako partidetarako. Aurretik, 17, 19, 20 eta 21 urtez azpiko selekzioetan aritu zen Arrizabalaga. Bere lorpenik handiena 2012an Estonian jokatutako Europako 19 urtez azpikoen txapelketa irabaztea izan da.
Orain 2018an Errusian jokatuko den
Munduko Txapelketarako deialdian sartzeko helburua dauka atezain ondarrutarrak.