Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Abenduaren 9an Parisen egingo den mobilizazioa aurkeztuko dute Lekeition

Asier Alkorta
Lekeitio
2017/11/14
Aurkezpena barikuan egingo dute [azaroak 17], 20:00etan udaletxeko eskaileretan. Ekitaldia Aitor Abaroak aurkeztuko du, eta aurreratu dutenez, Karmen Marina Arteagabeitia eta Olatz Zaratek hartuko dute bakegileen hitzak. Aurkezpena egin eta gero, inguruan egongo den txosnan tragoa hartu eta mokadutxoa jateko aukera edukiko dute herritarrek; Pariseko ekimenak sortutako gastuei aurre egiteko bono laguntzak erosteko aukera ere egongo da. Parisen abenduaren 9an egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute lekeitiarrek; herritarrek abenduaren 2ra arte izena eman ahal dute Galarrenan edo Guzurmendi tabernetan. Apirilaren 8an ETAren armagabetzea gauzatu eta gero, Bakearen Artisauek bakean bizi den gizarte batera ailegatzeko lanean jarraitzen dute. Eta abenduaren 9ko ekimena bake bidean beste urrats bat da. “Lehen momentutik argi eduki dugu ETAren armagabetzeak bakera iristen lagunduko zigula, baina armagabetzea bera ez zela bakea ere bagenekien. Pausoz pauso, ondorio guztiei aterabide sendoa emateko beharra dago”. Horren haritik, abenduaren 9an Orain presoak! izeneko ekimena egingo da Parisen. “Presoen egoera desblokeatzeko mobilizazio handia izango da. Hain zuzen ere, presoei ezartzen dizkieten salbuespeneko neurrien amaiera exijitzeko ekintza izango da”. Hala, besteak beste, ondoko puntuak dira Pariseko mobilizazioan eskatuko dituztenak: hurbilketa eta elkarretaratzea, gaixorik dauden presoen askatasuna eta beste preso batzuen baldintzapeko askatasuna. Halaber, presoen egoera konpontzeko, gizarte osoaren mobilizazio masiboa eta erakundeen inplikazioa “beharrezkoak” direla gaineratu dute.  

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.