Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Alanisko tren istripuan hildako presoei buruzko filma aurkeztuko dute Uhagon kulturgunean

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2017/11/14
1937an Frankismoaren preso errepublikazaleak kontzentrazio eremu batera zeramatzan trenak istripua izan zuen Sevilla probintziako Alanis herrian. Gertaerak hildako ugari eragin zituen, baina agintari frankistek ezkutatu eta isildu egin zuten dena. Gertaera horren 80.urtemuga beteko denean Sabin Egiliorren El Largo Viaje film dokumentala aurkeztuko du Ahaztuen Oroimena elkarteak. 18:00etan jarri dute ordua, domekan [azaroak 19] Uhagon kulturgunean. Dokumentalean azaltzen den bezala, 1937ko azaroaren erdialdean Bilboko kartzeletan espetxeratuta zeuden automobilgintzarekin zer ikusia zuten hainbat preso aukeratu eta merkataritza tren batean sartu zituzten. “Gerraren eraginez kaltetutako ibilgailuak konpontzeko, frankistek Sevillan antolatu zuten tailerretan derrigorrezko lanak egitera bideratzeko eginarazi nahi zieten bidai luze hura”, azaldu dute Ahaztuen Oroimena elkarteko kideek. 75 izan ziren frankistek preso egin eta tren hartan Sevillara bidali zituzten mekanikari, elektrikari, txapista eta gidari euskaldunak.
Irineo Olabe, Sevillan, makila eskuetan. Argazkia: Ahaztuen Oroimena

Irineo Olabe, Sevillan, makila eskuetan. Argazkia: Ahaztuen Oroimena

Baina, ez ziren ailegatu. “Une horretan, herritxo hartako tren geltokian, hegaleko trenbidean, tresna militarrez beteta, konboi bat zegoen geldirik. Presoak zeramatzan trenak, azken horren aurka egin zuen bete betean; istripuak, sekulako anabasa sortu zuen”.

Gutxienez 57 preso hil zirela unean bertan eta 18 preso bizirik atera zirela zehaztu dute, guztiak zaurituta. Gainera zaurituetako batzuk ere ospitalean hil ziren. “Agintari frankistek izkutatu eta isildu egin zuten gertaera. Istripua ez zen erregistratua izan eta ezin izan da aurkitu orain arte, bere egunean egindako ikerketen dokumentaziorik”.

Iruzubietako bizilaguna. Markina-Xemeingo bizilagun bat ere tren horretan eraman zutela jakin dute Ahaztuen Oroimena elkartekoek. “Istripu honetan zauritutako horietako bat Iruzubietako Katenero etxeko Irineo Olabe Alkaiturri izan zen. Irineo, okina izateaz gain auto gidaria zen”.

Gerra garaian ere gidari lanetan aritu omen zen Olabe. “Hain zuzen, gudarien arduradunak, ofizialak garraiatzea zen bere zeregina eta arrazoi hau izan zen Irineo Olabe zigortzeko zergatia. Istripu horrek bizitza osoan eragingo zion. Ezkerreko hanka elbarri, herren geratu zen harrez gero”.

Dokumentala ikusteko aukera izateagaz gainera, Sabin Egileor zuzendaria eta ikerketen ardura izan duen Jimi Jimenez Aranzadiko historialaria ere bertan egongo direla nabarmendu dute Ahaztuen Oroimena elkarteko kideek. “Memoriaren (tren)bidean galdu ezin dugun beste geltoki bat da dokumental hau, gure historia ezagutzearen helmugara iristeko aukera eder bat”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.