Arantza Urretabizkaiaren 'Bidean ikasia' liburua izango dute hizpide Munitibarko Irakurketa Txokoan
Euskal literatura ezagutarazi eta herritarren artean euskaraz irakurtzeko ohiturak landu eta sustatu asmoz, Irakurketa Txokoa egitasmoa martxan jarri zuen Euskara Batzordeak, eta oraingo honetan Urretabizkaiaren saiakera liburua aztertuko dute.
Barikuan [azaroak 17] 18:30ean Udal Liburutegian elkartuko dira 2016an Pamiela argitaletxeagaz kaleratu zuen Bidean ikasia (1993-2016) liburuari buruz berba egiteko.
Hala, oraindik ere liburua irakurri ez dutenek, solasaldiaren aurretik Udal Liburutegian eskuratzeko aukera dute.
2017ko Euskadiko Literatuta Saria jaso zuen Urretabizkaia idazle eta kazetariak lan honengatik. Kronika, fikzioa eta hausnarketa biltzen ditu Hondarribiako Alardeari buruzko saiakera honek. Idazle gipuzkoarraren berbetan, alardearen inguruko “gatazkan” ikasi duena “besteentzako baliagarria izatea” da saiakera honen helburua.