Asteburu borobila izan dute Mutriku Futbol Taldeko nagusiek
Neskek eta mutilek lortu dituzte garaipenak. Lekeitiok, Aurrerak eta Artibaik berdindu egin dute. Berriatuko Futbol Taldea izan da galdu duen bakarraMutriku Futbol Taldeko nagusien bi taldeentzat asteburu paregabea izan da.Mutilen taldeak zapatuan eta ...
Neskek eta mutilek lortu dituzte garaipenak. Lekeitiok, Aurrerak eta Artibaik berdindu egin dute. Berriatuko Futbol Taldea izan da galdu duen bakarra
Mutriku Futbol Taldeko nagusien bi taldeentzat asteburu paregabea izan da.Mutilen taldeak zapatuan eta nesken taldeak domekan, garaipenak lortu zituzten San Migel futbol zelaian. Lea-Artibaiko nagusien gainontzeko taldeak ez ziren gai izan 3 puntuak lortzeko.
Igor Elezgaraik entrenatzen dituen mutilek sendotasunez irabazi zioten Vasconia taldeari, 3-1. Unai Azkarate, Ion Landa eta Ander Prieto izan ziren golegileak. Sailkapenean urrats bat gehiago egin dute garaipenari esker eta 13. postuan daude orain.
Leire Fernandezen neskek, berriz, jipoitu egin zuten Aloña Mendi taldea, 5-1 Mutrikun. Argiñe Ansorregik penaltiz, Ane Alberdik bi aldiz, Iera Naberanek eta Lierni Altunak sartutako golei esker asteburu bikaina borobildu zuten Mutriku FTrentzat.
Berdinketak nagusi
Lekeitio Futbol Taldeak, Aurrera Kirol Elkarteak eta Artibai Futbol Taldeak berdindu egin zituzten euren partiduak. Lekeitiarrek bana berdindu zuten Usansolon, aurkariek euren atean sartutako gol batekin. Ondarrutarrek hutsean berdindu zuten Zaldupen Elorrioren aurka. Artibaik 2-2 berdindu zuen Astrabuduakoren aurka; Julen Plazak sartu zuen gol bat eta bestea euren atean sartu zuten. Nagusi izan ziren etxekoak, baina Artibai pozik itzuli zen puntuagaz.
Asteburuko porrota Berriatukok jasan zuen Zornotzan. Zapatu iluntzean 3-0 galdu zuen Amorebieta B taldearen aurka.