Leire Bilbao idazle ondarrutarrak Euskadi Literatura Saria jaso du

Iñigo Urkullu lehendakaria buru eduki zuen ekitaldian jaso zuen ondarrutarrak saria Euskarazko Haur eta Gazte Literatura atalean. Bilboko Azkuna zentroan egin zuten atzo [azaroak 13] iluntzean sari banaketa ekitaldia. Xomorropoemak eta beste piztia batzuk lanarengatik saritu dute ondarrutarra. Liburuko ilustrazioak Maite Mutuberriak eginak dira. Bilbaok Jose Ibarrola Bellidok berariaz eginiko ‘Liburu Nabigatzaile’ izeneko eskulturaren ale zenbatua jaso zuen garaikur bezala, Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren eskutik.
Zupiria, Bilbao eta Urkullu atzoko ekitaldian. Argazkia: Irekia

Zupiria, Bilbao eta Urkullu atzoko ekitaldian. Argazkia: Irekia

Gainontzeko saridunak. Euskadi Literatura Saria zazpi modalitatetan banatzen da. Euskarazko literaturan Asier Serrano (Linbotarrak), gaztelaniakoan Fernando Aranburu (Patria), euskarazko saiakeran Arantza Urretabizkaia (Bidean ikasia), gaztelaniako saiakeran Ander Izagirre (Potosi), Mikel Valverde ilustrazioan (Versos de deportes) eta Matias Mugika euskarazko literatura itzulpenean (François Villonen Testamentua) izan dira beste sarituak.
Zazpi saridunak lehendakariagaz eta sailburuagaz. Argazkia: Irekia

Zazpi saridunak lehendakariagaz eta sailburuagaz. Argazkia: Irekia

HONEKIN LOTUTA [Urriak 11]: Leire Bilbao idazle ondarrutarrak Euskadi Literatura Saria irabazi du