Euskal Zinemaren beste saioa bat antolatu du Trolebu elkarteak astelehenerako (azaroak 20). Oraingo honetan Jose Maria Goenaga eta Jon Garañoren filma izango da ikusgai udal aretoan, 19:30etatik aurrera.
Euskal aktore ezagun asko ageri dira filmean. Hain zuzen, Itziar Aizpuru, Mariasun Pagoaga, Jose Ramon Argoitia, Ane Gabarain, Zorion Agileor eta Patrizia Lopez aktore taldeak parte hartzen du filmean.
Besteak beste, Donostia Film Comissionen saria lortu zuen 2010eko Donostiako Zinemaldian eta Gehitu elkartearen Sebastiane Saria. 2012an Frantziako Arraseko Nazioarteko Zinema Jaialdian Ikusleen Saria eta epaimahaiaren aipamen berezia eman zioten, eta Txekiar Errepublikako Meziprta Queer Film Festivalen film onenaren saria eman zioten epaimahaikideek.
Axun eta Maite dira homosexualitateari buruzko lan honen protagonistak. Hainbat urtetan harremanik izan gabe egon ostean, topo egin, eta emakume biak laster ohartuko dira orain dela 50 urte zeukaten kimika bera dutela gaur egun ere. Axunek Maite lesbiana dela jakitean sentimendu kontrajarriak sortzen zaizkio.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.