Leire Etxaniz etxebarritarra eta
Iratxe Ibarra markina-xemeindarra arituko dira domekan 12:00etan Berrizko pilotalekuan jokatuko direnĀ
4 t’erdiko banakako eskupilota txapelketako finalaurrekoetan.
Etxanizek
Elite mailako finalerdia jokatuko du 12:00etan Leire Garai gasteiztarraren aurka eta Ibarrak berriz
Lehen mailakoa Eneritz Arrieta azkoitiarraren aurka. Finalera sailkatzea lortzen duten pilotariek Sopelan jokatuko dute abenduaren 6an.
Emakume Master Cup txapelketako antolatzaileek jakitera eman dutenez
68 izan dira lehiaketan parte hartu duten pilotariak eta gehienak euskaldunak izan diren arren batzuk
Katalunia, Aragoi eta Mexikotik etorritakoak ere izan dira.
Antolatzaileak eta Berrizeko udal ordezkariak, aurkezpenean. Argazkia: Emakume Masetr Cup