Astelehenean egongo dira Ondarroan,
Itsasaurre plazan. Goizean langile etorkinek pairatzen duten egoera ere salatuko dute. Horrez gain
langileei euren kezkak zeintzuk diren ere entzungo diete eta horiei
nola aurre egin aztertuko dute.
Urriaren 16an hasi zen sindikatua ekimen honegaz Iruñean eta abenduaren 6ra arte
herriz herri ibiliko da. Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak esan zuenez “langile kolektibo osoarentzat dauzka sindikatuak
alternatibak eta proposamenak” eta horiek azaltzen arituko dira.
Ekimen ibiltaria Zestoan. Argazkia: LAB sindikatua