Mutrikun martxan jartzen diren proiektu garrantzitsuek “udaleko eragile guztien edo gehienen” onarpena eduki arren
herritarrek euren iritzia emateko aukera edukitzea garrantzitsua dela dio Mutrikuko EH Bilduk.
Hori dela eta, uste dute “bide egokiena
parte hartze prozesu erabakitzaileak martxan jartzea dela, bereziki proiektu horren aurrean ikuspuntu desberdinak daudenean”.
Kofradia Zaharraren proiektuarekin bide hori jarraitzea eskatu dute, eta bide batez
EAJ eta B+I alderdiei bat egiteko deia egin diete, “herriari hitza eta erabakia emateko”. Kofradia Zaharrean gauzatu daitezkeen proiektuak ikusi eta beharrezkoak diren azterketak egin ondoren
parte hartze prozesu erabakitzailea jarri nahi dute martxan.
Mutrikuko Kofradia Zaharra.
Gaineratu dute askotan badakitela proiektu baten inguruko erabakia
ez dela soilik udalaren eskumena, baina beste erakunde horien aurrean herriaren borondatea defendatzeko eskaria egin diote Mutrikuko Udalari.
EH Bilduk
lau eskari dituen mozioa aurkeztu du Mutrikuko Udalean: parte hartze prozesua martxan jartzeko
konpromisoa hartzea, udalak gaiaren inguruan hartutako
erabakiak herriratzea, konpromiso ekonomikoa hartzea eta aurrekontuetan prozesu hau gauzatzeko
diru partida gordetzea eta prozesuaren emaitza
erakundeetan defendatzea.
Bestalde, aste honetan pankarta bat jarri dute
Kofradia Zaharraren Lagunek,
Noiz arte honela? Gure itsas ondarea hemen dioena.
Kofradia Zaharraren Lagunek aste honetan ipinitako pankarta.