Nabarniz jatetxea eta Koba izan dira onenak Etxebarriko probetan
Azaroaren 10etik 14ra bitartean jokatu dituzte Etxebarrian kintxopekoen eta nagusien zaldi probak. Lehenengo bi egunetan kintxopekoen demagaz gozatu zuten proba zaleek, eta hurrengo hiru egunetan, nagusien lehia egon zen.Nabarniz jatetxeko zaldiak lor...
Nabarniz jatetxeko zaldiak lortu zuen markarik onena kintxopekoen kategorian, baina lehia estua eduki zuen Maumeko Baraiazarragaz. Hain zuzen, untza bakarreko aldeagaz nagusitu zen nabarniztarra.
Nagusietan, berriz, Koba aulestiarra izan zen irabazlea; alde nabarmena atera zion Construcciones Torrontegi bigarren sailkatuari.
Bi txapeldunek 800 euro, Irubide tabernak emandako txapelak eta Olaia jatetxeak eta Otsolo tabernak emandako mantak jaso zituzten.