120 korrikalari nagusi baino gehiago batu ditu Ondarroako I. Jose Mari Naberan Herri Krosak
[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Lasterketak egiten ari ziren bitartean, antolatzaileek Jose Mari Naberanen inguruko pasarteak kontatu dituzte. Eta hiru lasterketak egin eta gero, parte hartzaile guztiek talde argazkia atera dute. Iragarri modura, lasterketak kutsu solidarioa eduki du eta batu den dirua Ondarroako Karenka elkarteari bideratu zaio, urtean egiten dituen ekintzak burutzeko. Hala, kros txikia “inklusiboa” izan da, eta aniztasun funtzionala daukaten neska-mutilek ere parte hartu ahal izan dute.[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Sariak lasterketa handian (6 kilometro eta 800 metro) parte hartu dutenek jaso dituzte, eta ez txikietan parte hartu dutenek. Dena dela, aipagarria izan da 50. helmugaratu denari ere saria eman izana. Lasterketaren antolatzailea Zubi Zahar Herri Ikastola izan denez, eta lasterketa ikastolaren 50. urteurreneko ekintzen baitan egin denez, antolatzaileek 50. postua lortu duenari ere saria eman nahi izan diote.