Gaur egin dute aurkezpena, Zapran gagoz! lelopean. Aurkezpen horretan, protagonista izan dira Lekeitioko Eskola Publikoko ikasle, irakasle eta gurasoak. Duela 27 urte hasi ziren Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatzen. Eta hasiera-hasieratik, jaiaren helburua euskal eskola publikoa aldarrikatzea eta hauspotzea izan dela azpimarratu du Ana Pastor Bizkaiko Guraso Elkarteen presidenteak. “Ekainaren 3an sekulako jaia egingo dugu Lekeition”. Era berean, Lekeitioko eskola komunitatea alaia eta koloretsua direla esan die, “euskal eskola publikoaren irudi ezin hobea. Erakutsi dezagun hori ekainaren 3an hemen batuko diren denei”.
Jarraian, Maitena Gerrikaetxebarria Lekeitioko Eskola Publikoko Guraso Elkarteko kideak hartu du hitza. “Izenak, urteeen joan etorrian, aldatu egiten dira, eta gaur egun Eskola Publikoa dena oraintsu arte Herriko Eskola izan da. Herritarren eskola, udal, maisu, guraso eta ikasleena. Azken mendeetan milaka eta milaka ume hezi dituena”.
Hala, bai Haurreskola, eta baita ere Eskola eta Institutua Herri Eskolaren soka eta hari direla azpimarratu du Gerrikaetxebarriak. “Kolore ugariko ostadarra, horixe da gure indarra, lekuan lekuko eta sasoian sasoiko fruitua bezala”.
Gerrikaetxebarriak aldamenean eduki ditu baita ere Mertxe Arrizubieta Lekeitioko Udaleko hezkuntza zinegotzia eta Xabier Iturbe Lekeitioko Eskola Publikoko zuzendaria.
Halaber, ekainaren 3a egun handia izango bada ere, ikasturtean kirol, kultur, musika eta gastronomiarekin lotutako ekimen ugari egingo direla gaineratu du. “Eta horietan guztietan parte hartzera gonbidatzen dugu herritar oro”.
Amaitzeko, eta argazki erraldoia atera aurretik, Gerrikaetxebarriak ospatzeko aldarria egin nahi izan du. “Ez dago dudarik, Zapran gagoz! Eta zelebratu egin behar dugu!”.
Aurkezpena egin aurretik eta argazki erraldoia atera eta gero, tailerrak, puzgarriak eta abar egon dira.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.