Erretiratuen elkarteak estreinako egin du Odoloste Eguna. Eta herritarrek primeran erantzun dute. Elkarteko kideak hiru egunez aritu dira odolosteak egiten, eta 100 kilo odoloste ordubetean amaitu dira.
Dastaketa 12:30ean hasi da, eta ordurako odoloste gehienak eginda bazituzten ere, dastaketa egin aurretik beste batzuk ere prestatu dituzte. Dastaketa hasi denean, herritarrak tantaka agertzen hasi dira, baina jende jarioa etengabea izan da, eta euro baten saltzen zueden odoloste pintxoek hegan egin dute; 13:30erako ez zen odolosterik geratzen.
Jai eguna ospatu aurretik Jose Alberdi Beti Jai elkarteko lehendakariak azaldu zuenez, 500 porru, 45 kilo tipula, 16 kilo grasa, kilo bi eta erdi gatz eta 160 metro heste erabili dituzte odolosteak egiteko.
Elkarteko kideak.