Irene Urruzola Arratibelek Ondarroako Udalak emandako
Ondarroako kirolariak historian zehar ikerketa beka jaso zuen 2014. urtean. Eta beka horren harira idatzitako liburua kaleratu du orain; Ondarroako Idiakez liburudendan dago salgai, eta aurreratu dute
Durangoko Azokan ere salgai egongo dela. Azokan, gainera, Urruzolarekin hitz egiteko aukera egongo da. Futbolariak egindakoa idatzi beharra zegoela dio liburuaren kontrazalak, “
Katugorri-k bere ibilbidean lortutakoa inork ez duelako gainditu”.
“Katugorriren biografia idaztea posible izan da lan talde handi baten kolaborazioari eta ilusioari esker”, adierazi zuen Urruzolak liburua inprentatik atera zen egunean.
Juanito Urkizu Sustaeta Katugorri (Ondarroa 1901-1982). Futbol jokalari eta entrenatzaileak 50 urteko ibilbide oparoa eduki zuen. Hainbat taldetan ibili bazen ere, Athleticen lortutako garaipenengatik da ezaguna. Jokalaria sakonago ezagutze aldera, futbolariaren lorpen pofesionalez gain, bere bizitza pertsonalari buruzko pasarteak ere jaso dituzte liburuan.
Irene Urruzola Arratibel idazlea, argitaratu berri duen liburuarekin
Irene Urruzola (Lasarte-Oria 1972). Arte Ederretan lizentziatua da, eta artean espezializatutako liburutegi nahiz dokumentazio zentroetan lanean egon da. Egun, liburuzain bezala lan egiten du, eta bitartean,
Juanito Urkizu Sustaeta Katugorri bere lehenengo liburua idatzi du, beti izan duelako ikerketarako zein ondare historiko eta kulturarekiko zaletasun handia.
Juanito Urkizu Sustateta Katugorri liburuaren azala