Bost gol sartuta lortu zuten lekeitiarrek garaipena Larrotegin lagatzea. Nagusitasunez hartu zuten mendean Aranguren taldea eta orain lau puntura dituzte igoera postuak; 15 puntugaz daude sailkapenean.
Xanti Zumaranek eta Endika Izak bina gol sartu zituzten eta
Iban Andonegik egin zuen beste gola.
Aurrera Kirol Elkarteak zapatuan eta Mutriku Futbol Taldeak atzo [azaroak 19] puntu bana lortu zuten, biek etxetik kanpo. Aurrera atzetik joan zen markagailuan ia partidu osoan baina
Iraitz LarraƱagak 92. minutuan sartutako gol bati esker puntu bat eskuratu zuten. Hegaleko sake batean Padurako atezainak egindako hutsa aprobetxatu zuen atzelari ondarrutarrak gola egiteko.
Mutriku Futbol Taldea berriz, aurreratu egin zen AƱorgaren aurkako partiduan 0-1. Baina etxekoek markagailuari buelta ematea lortu zuten eta 3-1 aurreratu ziren. Orduan aurrerantz egin zuten mutrikuarrek eta berdinketa lortu eta gero garaipena etxera eramateko aukerarik ere eduki zuten. Rezola zelaiaren tamaina txikiak asko baldintzatu zuen partidua.
Jon Lejardi Aurrerako jokalaria zapatuko partiduan. Argazkia: Aurrera KE
Garaipenik lortu ez zutenak
Berriatuko, Artibai eta Mutrikuko neskak izan ziren.
Berriatukok neurketa txarra jokatu zuen sailkapenean puntu bat baino ez zeukan Etxebarri B taldearen aurka eta 0-1 galdu zuen.
Artibaik ezin izan zuen azken aldiko boladari eutsi eta 0-3 galdu zuen Barroetan Bermeo B taldeagaz.
Mutriku Futbol Taldeko neskek berriz 2-0 galdu zuten Unben Eibarren aurka. Eibartarrak sailkapenaren lehen postuan daude eta euren sendotasuna erakutsi zuten mutrikuarren aurka. Leire Fernandezen neskak laugarrenak dira zazpi punturekin.