Herritarrekin eta tabernariekin adostuta. Horrela onartu zuen barikuan Ondarroako Udalak terrazen ordenantza.
Hiru batzar egin dituzte udaltxean gai horren inguruan eta herriko eremuak hirutan banatzea erabaki zuten:
Alde Zaharra, Itsasaurre eta gainontzeko guneak. Esaterako, Alde Zaharreko terrazek ezingo dute estalki finkorik jarri eta beste bi eremuetan horien erabilera baldintzatuta egongo da.
Bizilagunek eta dendariek ere erabakian parte hartzeko aukera edukiko dute tabernariek terraza finkoak jartzea proposatzen dutenean. Esate baterako “bizilagunen bidean oztopo izan badaitezke edo inguruko denden ikusgarritasuna txikitzen badute”,
eragile guztien oniritzia beharko da terraza jartzea onartzeko. Udalak azaldu duenez euren asmoa “tabernari eta herritarren artean adostasunak bilatzea da”.
Ondarroako terraza bat, euri zaparrada baten ostean. Argazkia: OCE
Bestalde, erakininetan finkatu daitezkeen terrazak direla eta
baimena etxejabeek eman beharko dutela ere adostu dute. Horrez gain, etxeko ataritik bi metro baino gertuago
ezingo da terrazarik jarri, etxeetako jabeek aurkakorik esaten ez duten bitartean behintzat.
Ordenantza berria onartzearen
xedea “espazio publikoa herritar guztiek gozatu eta aldi berean, tabernariek zerbitzu hobea eskaintzeko neurria adostasunak bilatuz eraikitzea” izan dela nabarmendu du udalak.