Zabiel kultur etxeko erakusketa gelan dago ikusgai pilota munduan
Euskal Herritik kanpo arrakasta lortu zuten lehen kirolariei buruzko erakusketa. Atzo [azaroak 21] zabaldu zuten eta domekara arte egongo da ikusgai, zapatuan ospatuko den Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira.
Astelehenetik barikura 17:00etatik 19:00etara egongo da zablik eta
asteburuan berriz 12:00etatik 14:00etara.
Domekara arte egongo da ikusgai erakusketa Zabielen.
Erakusketa hainbat panelek osatzen dute eta bertan dauden testu eta argazkien bitartez kirol horren
historiari errepasoa egiten zaio. Emakume asko aritzen zen garai batean raketan jokatzen, eta askok ospe handia lortu zuten bai
espainiar estatuan eta baita Amerikan ere. Mutriku zen emakume horientzako raketak egiten ziren lekuetako bat.
1917an emakume batzuk
Madrilera abiatu ziren raketan aritzeko, eta erakustaldi bikainak emanez asko sustatu zuten kirola Euskal Herritik at. Ordutik aurrera puntako kirola bihurtu zen frontoietan, eta gaur egun nahiz eta badauden raketan aritzen diren emakumeak
ez da oso entzutetsua. Horregatik kirol hau ahanzturan ez erortzea da erakusketaren xedeetako bat.