Gaztelugatxera Ermutik doan bidea itxi egin dute
BERMEO // Bermeoko Udalak jakinarazi dutenez, Gaztelugatxeko San Juanera Ermutik doan bidean lanak ari dira egiten. Hain zuzen ere, zoladura konpontzeko lanak egiten dabiltza. Hala, lanak iraun bitartean itxita mantenduko dute sarbide hori; hilabete ba...
BERMEO // Bermeoko Udalak jakinarazi dutenez, Gaztelugatxeko San Juanera Ermutik doan bidean lanak ari dira egiten. Hain zuzen ere, zoladura konpontzeko lanak egiten dabiltza. Hala, lanak iraun bitartean itxita mantenduko dute sarbide hori; hilabete bat inguru, azaldu dutenez. Hala ere, oinezkoek Eneperitik doan bidea erabili ahalko dute Gaztelugatxeko San Juanera joateko.