Giro ezin hobean hasi da Euskerean Eupadea!
Euskerean Eupadea! lehiaketaren lehenengo saioa girotsu joan da; jendetza batu da Berriatuan. Parte hartzaileek ez eze, ikusleek ere ondo pasatu dute. Finalerako sailkatu dira 'Hika-Mikan' eta 'Egurre!!!' taldeak.Berriatuko Mendibarren frontoia jendez ...
Euskerean Eupadea! lehiaketaren lehenengo saioa girotsu joan da; jendetza batu da Berriatuan. Parte hartzaileek ez eze, ikusleek ere ondo pasatu dute. Finalerako sailkatu dira ‘Hika-Mikan’ eta ‘Egurre!!!’ taldeak.
Berriatuko Mendibarren frontoia jendez bete zen herenegun gaztetxoek euskaraz eta euskaragaz gozatzea helburu duen sariketaren lehen saioa ikusteko. 17:00etarako zeukaten ordua jarrita parte hartzaileek, eta nahikoa arinago ailegatu ziren asko eta asko. Parte hartu behar zutenak ez eze, datozen finalaurrekoetan ariko diren batzuk ere han zeuden, lehiaketaren nondik norakoak ezagutu eta lehen saiokoak animatu asmoz.17:30ak aldera eman zioten hasiera lehiaketari Herri-k eta Bixi-k. Hika-Mikan, Kaxero Gaupasero, Tximistak eta Ganberruk izan ziren lehen lehiakideak, 8-11 urte arteko atalean. 12-16 urte bitartekoetan Burugogorrak eta Egurre!!! taldeek lehiatu zuten. Probetan ondo moldatu ziren, eta finalerako bi txartelak puntu erdiko aldeagatik baino ez ziren erabaki: Hika-Mikan eta Egurre!!! egongo dira abenduaren 2an Markina-Xemeingo Unin jokatuko den finalean.