Herriko ume eta gazteen artean
euskal literatura sustatzeko asmoz antolatu du udalak, eta hortaz, lanak euskaraz idatzitakoak izan behar dira. 2002 eta 2011 urteen artean jaiotako herritarrek parte hartu dezakete. Halaber, Ispasterren erroldatutako egotea edo bestela udalerriko eskolan matrikulatuta egotea beharrezkoa da parte hartu ahal izateko.
Adinaren arabera
hiru kategoria bereiztu dituzte; A kategoria 2009-2011 urteetan jaiotakoena da, B kategorian 2006-2008 urteetan jaiotakoak daude, eta C kategorian 2002-2005 urteetakoena.
Bakoitzak nahi duen gaiari buruzko lana aurkeztu dezake (
gai librea), eta gehienez
300 hitz eduki litzake. Hala, parte hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkeztu dezake, eta berau aurretik beste lehiaketaren batera aurkeztu gabea edota argitaratu gabea izan behar da.
Abenduaren 22a [barikua] da lanak
aurkezteko azkenengo eguna. Horretarako bi aukera eskaini ditu udalak. Batetik posta elektronikoz bidali daitezke
kulturetxea@ispaster.net helbidera, eta bestetik, lanak gutun-azal batean sartu eta udalean utzi daitezke (goizetan, 14:00ak arte). Modu batean zein bestean aurkeztu, lanak PDF formatuan eman behar dira.
Epaimahaiak egilea zeintzuk diren ez jakiteko goitizen batez sinatu behar dira, eta beraz, egilearen datu pertsonalik ez da agertu behar. Lanagaz batera, datuen fitxa ondo beteta aurkeztu behar da. Berau udalaren webgunean (
www.ispaster.net) eskuratu daiteke.
Sari banaketa. Ispasterko Udalak lehenengoz antolatu duen lehiaketa honen irabazleak zeintzuk diren datorren urtean argituko da. Hain zuzen,
urtarrilaren 5ean Udal Liburutegian banatuko dituzte sariak, 18:00etatik aurrera.
Jakitera eman dutenez, epaimahaiaren arabera idazlanak ez badira “beharrezko kalitate mailara iristen” sariak eman gabe uzteko erabakia hartu ahalko dute. Epaimahaikideak Ispasteko Udalak izendatuko ditu.
SARIAK:
- A KATEGORIA: Liburuetan 100 euroko balioa duen txartela eta diploma.
- B KATEGORIA: Liburuetan 100 euroko balioa duen txartela eta diploma.
- C KATEGORIA: Mendexa Aventura Park-erako bi sarrera, liburuetan 75 euroko balioa duen txartela eta diploma.