Domekara arte egongo da zabalik Alamedako udal erakusketa aretoan Perurekin gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako azoka. Bertan, bigarren eskuko arropak egongo dira salgai, prezio sinbolikoan, eta batutako dirua Perura bidaliko dute.
Azoka astelehenetik barikura 19:30etik 21:00etara egongo da zabalik eta zapatu eta domeketan berriz 10:30etik 14:00etara.

Perurekin elkartearen azoka solidarioa