Orain dela 50 urteko kantuzaleak omendu dituzte
Kanta kanta lorue ekimena osatzen duten talde eta kantuzaleek antolatutako omenaldia izan zen barikukoa. Erroxaperen egoitza txiki geratu zen. Gertaera hori ezagutzera eman gura izan dute.Omenaldi xumea bezain polita izan zen barikuan Kanta kanta lorue...
Kanta kanta lorue ekimena osatzen duten talde eta kantuzaleek antolatutako omenaldia izan zen barikukoa. Erroxaperen egoitza txiki geratu zen. Gertaera hori ezagutzera eman gura izan dute.
Omenaldi xumea bezain polita izan zen barikuan Kanta kanta lorue ekimenekoek antolatutakoa. Egungo kantuzaleek lehengo kantuzaleei antolatutako omenaldia izan zen, orain dela 50 urte euskaraz abesteagatik kartzelatutako hamabost bermeotarrei zuzendutakoa, hain zuzen ere.Omenaldiagaz, gainera, Kanta kanta lorue ekimena osatzen duten talde eta kantuzaleek gertaera hori ezagutzera eman eta gizarteratu egin gura izan dute, herrian ez baita ezaguna.
Erroxaperen egoitza aukeratu zuten ekitaldia egiteko, eta txiki geratu zen. Hilda dauden kantuzaleen familiek ez zuten omenaldia galdu gura izan, eta bizirik dauden kantuzaleek ere ekitaldian parte hartu zuten.
Preso hartu zituztenen familiakoek utzitako argazkiekin egindako bideotxo bat jarri zuten, eta bideo hori CD batean hartu zuten opari preso egon ziren kantuzaleek, edota horien familiek. Era berean, Kanta kanta lorue ekimenaren errepertorioko abestiekin osatutako liburu bat ere jaso zuten.
Lau abesti kantatu zituzten ekitaldian, eta ondoren, Lamera eta portua kantuz bete zituzten.