Arrakastatsua izan da Markina-Xemeingo Beti Jai elkarteak antolatutako Odoloste Eguna. Estreinako antolatu du ekimena herriko erretiratuen elkarteak, eta herritarrek primeran erantzun dute. Elkarteko kideak hiru egunez aritu ziren odolosteak egiten, et...

Arrakastatsua izan da Markina-Xemeingo Beti Jai elkarteak antolatutako Odoloste Eguna. Estreinako antolatu du ekimena herriko erretiratuen elkarteak, eta herritarrek primeran erantzun dute. Elkarteko kideak hiru egunez aritu ziren odolosteak egiten, eta prestatutako 100 kilo odoloste ordubetean amaitu ziren. 12:30ean hasi zen dastaketa, eta jende jarioa etengabea izan zen. Euro baten saltzen zeuden odoloste pintxoek hegan egin zuten; 13:30erako ez zen odolosterik geratzen. Jai eguna ospatu aurretik, Jose Alberdi Beti Jai elkarteko lehendakariak azaldu zuenez, 500 porru, 45 kilo tipula, 16 kilo koipe, kilo bi eta erdi gatz eta 160 metro heste erabili zituzten odolosteak egiteko.