Domekan da Euskara Eguna [abenduak 3], eta Ondarroan danborrada egingo dute, azken urteetan bezala,
Zaldupe eskola publikoko Hondar Ahua guraso elkarteak antolatuta. Danborrada Zaldupetik aterako da, 12:00etan.
Izena emateko hiru modu daude: Ondarroako Udaleko 94-683 36 68 edo 94-683 36 78 telefono zenbakietara deituta, turismo bulegoan, Kurike, Kitxu edo Brontxe dendetan izena emanda edo guraso elkartearen
webgunean izena emanda.

Haur eta gurasoak danborradan.
Entseguak azaroaren 28an, 29an eta abenduaren 1ean egingo dira Zaldupe eskolako jolastokian. Bi ordutegi zehaztu dituzte: 16:30etik 17:15era, eta 17:15etik 18:00etara. Aurten ere
Euskarak batzen gaituelako lelopean egingo dute danborrada Ondarroan.
Guraso elkarteak jakitera eman duenez danborradara
arrantzale arropekin joan beharko da, arropetan
inolako keinurik eraman gabe, eta beharrezkoa izango da bakoitzak bere
gerrikoa eroatea.
IAZKO ARGAZKI GALERIA: