Lekeitioko Udalak Pleno Txikia egingo du, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira
Ekimena bihar [osteguna, azaroak 23] egingo da udaletxeko udalbatzar aretoan, 10:30ean hasita. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna [azaroak 25] dela eta, gazteek ohiko osoko bilkura irudikatuko dute, eta bertan gai horren inguruan landu duten manifestua irakurri eta onartuko dute.
Ikasleek alkate, zinegotzi eta udaleko idazkarien lekua hartuko dute; udal taldea neska-mutil kopuru berak osatuta egongo da, eta ezohiko osoko bilkura aurkezpenagaz hasi eta herritarren iritzien tarteagaz amaituko da.
Ekimena Udal Emakumea eta Berdintasuna Batzordeak sortu zuen aurreko urtean, eta ikasleen harrera ona ikusita, aurten berriro egingo da. RM Azkue Ikastolatik eta Lekeitko Eskolatik datozen gazteek emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean daukaten konpromisoa adieraziko dure.