Mutrikuko Udal Musika Eskola Santa Zezilia egunaren ospakizunekin hasi da
Atzoko arratsaldean [azaroak 21] egin zuten jaia Mutrikun. Hainbat gazte bildu ziren hamaiketakoa, kontzertuak eta gazteentzako jokoak egitera musikarien eguna ospatzeko.
Ohiko montxorrarekin hasi ziren musikariak; jarraian, Inundik iñoare (Huntza) eta Xixili 2017 abestiak interpretatu zituzten. Jose Angel Lizardi Mutrikuko alkateak diplomak banatu zizkien 2016-2017 ikasturtean bigarren maila gainditu dutenei; guztira zortzi ikaslek jaso zuten. Amaitzeko, gazteentzako jolasak eta kalejira egin zituzten, trikitixa taldearen eta Banda Txikiaren eskutik.
Mutrikuko Udal Musika Eskolak 240 ikasle biltzen dituela ere ospatu nahi izan dute musikarien egunari loturiko ospakizunetan.