Ondarroako Udalak terrazen ordenantza berria adostu du
Terrazen ordenantza berria onartu dute Ondarroan, udalak, herritarrek eta tabernariek.Hiru batzar egin dituzte udaltxean gai horren inguruan, eta herriko eremuak hirutan banatzea erabaki dute: Alde Zaharra, Itsasaurre eta gainontzeko guneak. Esate bate...
Hiru batzar egin dituzte udaltxean gai horren inguruan, eta herriko eremuak hirutan banatzea erabaki dute: Alde Zaharra, Itsasaurre eta gainontzeko guneak. Esate baterako, Alde Zaharreko terrazek ezingo dute estalki finkorik jarri, eta beste bi eremuetan horien erabilera baldin- tzatuta egongo da.
Erabaki adostua
Bizilagunek eta dendariek ere erabakian parte hartzeko aukera edukiko dute tabernariek terraza finkoak jartzea proposatzen dutenean. Esate baterako, «bizilagunen bidean oztopo izan badaitezke edo inguruko denden ikusgarritasuna txikitzen badute», eragile guztien oniritzia beharko da terraza jartzea onartzeko. Udalak azaldu duenez, «tabernari eta herritarren artean adostasunak bilatzea da» asmoa.
Bestalde, erakininetan finkatu daitezkeen terrazak direla eta baimena etxejabeek eman beharko dutela ere adostu dute. Horrez gain, etxeko ataritik bi metro baino gertuago ezingo da terrazarik jarri, etxeetako jabeek aurkakorik esaten ez duten bitartean, behintzat.