Santa Katalina Eguna ospatuko dute Gizaburuagan
Santa Zezilia jaiei lekukoa hartuta datoz Santa Katalina jaiak Lea-Artibaira. Hain justu, Gizaburuaga izango da azken jai horietan murgilduko dena, Olazar kultur elkarteak antolatuta. Zapatuan egingo dute, eta ohi legez, barraskilo lasterketa antolatu dute. Herrian egiten duten hamargarren lasterketa izango da, eta barraskiloak batzen hasteko ordua iritsi dela gogorarazi dute antolatzaileek.12:00etan hasiko dute aipatu lasterketa, baina ordubete lehenago meza izango da aukeran.
Lasterketaren ostean, herri bazkarian batuko dira ume zein helduak. Txikienek bazkaldute lehenengo –14:00etan–, eta nagusien txanda izango da ondoren –15:00etan–. 15:00etan hasi eta 19:00etara bitartean, umeentzako ludoteka egongo ela jakitera eman dute.