Joan den asteburuan jokatu zen Zamudio Racing eta Real Peña Motorista Vizcaya elkarteek antolatutako bosgarren proba. Guztira
60 autok parte hartu zuten, eta
Txus Jaiok eta Jesus Urkidi Kariak osatutako bikoteak irabazi zuen. Bigarrenak Hamaika Eskuderiako
Aitor eta Mireia Saizar berriatuarrak izan ziren eta hirugarrenak Eibar Eskuderiako Iñaki Narbaiza eta Unai Etxeberria.

Txus Jaio eta ‘Karia’ Zamudioko Rallyan. Argazkiak: Javi Alonso/EAF
Markina-Xemeingo gidaria eta kopilotua goizeko lehen tartetik jarri ziren aurrean BMW M3 autoagaz, eta
21 segundoko abantaila atera zieten Renault Clio Sport autoagaz podiumaren bigarren lekua lortu zuten Aitor eta Mireia Saizar berriatuarrei.
Ikuskizun polita eskaini zuten Mireia eta Aitor Saizarrek ere. Lehen hiruren artean ibili ziren tarte guztietan eta merezitako podiuma eskuratu zuten.
36:42,078 denbora egin zuen Markina-Xemeingo bikoteak,
37:02,979 anai-arreba berriatuarrek, eta
37:26,927 denboragaz amaitu zuten rallya Narbaizak eta Etxeberriak.
Zamudioko Rallya Euskadiko Rally Txapelketako bosgarren eta azken proba izan da. Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola izan dira irabazleak bost rallyetako hiru irabazita.
Zamudioko Rallyaren SAILKAPENA