Ekainaren 28tik irailaren 10a bitartean –astelehenetik barikura 14:30etik 21:00etara– herritarrek erabiltzeko aparkaleku guneak zehaztu zituen Lekeitioko Udalak, eta ekimena amaituta, balorazioa egin dute.
Azaldu dutenez, balorazioa zirkulazio laguntzaileek gune hauei egindako jarraipenean oinarritzen da. “Uztailaren 11tik irailaren 1era orduro kontrolatu dira aparkalekuak: zenbat aparkaleku zeuden hutsik edo libre, zenbat ibilgailuk ez dituzten arauak bete…”. Guztira
925 kontrol egin dituzte, eta balorazioa guneka egin da. “Gune bakoitzean ekimenaren eragina ezberdina izan baita”.

Paskual Abaroa, Basoaldea mapa
Hiru izan ziren Lekeitioko Udalak aparkaleku zerbitzu berezia eskaintzeko egokitu zituen guneak:
Paskual Abaroa etorbidea 26-bisetik Talara, eta
San Juan Talako;
Eusebio Maria de Azkue (San Bizente Ferreretik San Andres auzora) eta
Basoaldea, eta
Zumatzeta,
Buenaventura Zapirain,
Otxoa de Urkiza eta
Agirre Solarte 1etik 7ra.
Lekua. Lehen gunean sarritan
aparkatzeko lekuak libre egon direla ikusi dute. Zehaztu dutenez, Paskual Abaroa etorbidean egin diren jarraipen edo kontrolen arabera, bataz beste aparkatzeko tokiak libre egon dira %82,7an eta San Juan Talako kalean ere %73an aparkatzeko tokia egon da. Gainera, Txatxo kaian arratsaldetik aurrera aparkatzeko debekuak ez duela esan dute, gune horretan aurretiaz uste zen inpakturik eduki. “Kaitik hurbilen dagoen gunea izanda, ibilgailuak gune honetara mugituko zirela uste zen”, azaldu dute.
Datorren urtera begira lehen
gunea handitzea proposatu dute. “Merkatutik San Juan Talako kalera doan zati guztia ere barneratzea planteatzen da”.
Bigarren guneari dagokionez, Eusebio Maria azkuen ia aparkaleku erdiak libre egon dira %59,10 eta Basoaldean, berriz, erdiak baino gehiago beteta %52,10. Gune honetan ere toki gehiago zehaztea aztertzen ari da udala.

Agirre Solarte kalea
Toki gutxien. Udalaren datuen arabera, okupaziorik handiena azken guneak jasan du. Horren arrazoia kale horien kokapena dela azaldu dute. “Kaleak laburrak izanda aparkatzeko lekua kotxe gutxiagorentzako dago, herri erdian dago eta puntu komertzialak inguruan daude. Azken finean mugimendu asko darabilten kaleak dira”.
Zumatzeta eta Buenaventura Zapirain kaleetan
datu onak jaso dituztela zehaztu dute, hala ere aparkaleku libreen portzentaje baxuagoa izan da. “Zumatzetan %69,90 eta Zapirainen %61 egon dira libre. Agirre Solarte eta Otxoa de Urkiza kaleak gehienetan okupatuta egon dira”. Hori dela eta, gunea zabaltzea beharrezkoa dela ikusten du udalak. “Agirre Solarte kalea 9tik 17ra bi norantzetan luzatzea planteatzen da”.
Horrez gain, ekimena
San Antolin,
Aldamiz edo
Letraukuara zabaltzea ere aurreikusten ari dira, izan ere auzo horietara joan dira araututako hiru guneetan aparkatzea ezinezkoa izan dutenak.