Bilboko Udalak antolatzen duen Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren sari nagusia eraman du Amaia Lekunberri Ansola kazetariak eta generoaren arloko adituak.
Euskarazko ipuinen modalitatean irabazi du saria markina-xemeindarrak,
Ezkontza izeneko ipuinagaz.
Amaia Lekunberri Gabriel Aresti saria hartzen. Argazkia: Bilboko Udala
Epaimahaiak adierazi duenez,
ipuin fresko eta ausarta da Lekunberrirena, eta bere originaltasuna eta punturik gabeko paragrafoak idazteko zailtasuna baloratu ditu.
Amaia Lekunberri fotokazetaritzan eta argazki dokumentalean espezializatutako kazetaria da, eta buru-belarri dabil orain ikerketa feministan eta generoaren arloko ikerketan. Gaur egun anorexiaren inguruko doktore-tesian dabil lanean.
Eguazten [azaroak 22] eguerdian jaso zuen saria Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan egin zuten ekitaldian. Bertan egon ziren Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, epaimahai bakoitzeko kideetako batzuk eta saridunak.
3.500 euroko saria eman zioten Lekunberriri.
Beste sari batzuk. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren sariez gain, Blas de Otero Poesia Lehiaketaren sariak eta Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketaren sariak ere banatu zituzten. Antonio Tocornal Blancok
Cundi macundi ipuinagaz eraman zuen Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren gaztelaniazko saria.