'Emakumeenganako indarkeria komikietan' hitzaldia, Ondarroan
Emakumeenganako indarkeria komikietan hitzaldia eskainiko dute gaur, 19:00etan, Etxelila Emakumin Topalekuan.Ondarroako Uxu emakumeen taldeak antolatuta, Josune Muñoz San Jose Skolastikako kidea izango da hizlaria. Emakumeen komikietan aditua ere bada...
Ondarroako Uxu emakumeen taldeak antolatuta, Josune Muñoz San Jose Skolastikako kidea izango da hizlaria. Emakumeen komikietan aditua ere bada Muñoz. «Alde batetik, teoria azalduko dut, baina bertaratzen direnen erraztasunerako eta hitzaldia ahalik-eta praktikoena izate- ko, adibideen bitartez komiki munduan emakumeenganako dagoen indarkeria azaleratuko dut». Oro har, komiki munduan emakumeen kontrako indarkeria mota desberdinak antzematen direla gaineratu du Muñozek. «Horiekin guztiekin konturatzeko, tresnak emango dizkiet parte hartzaileei».
Horrez gain, komikiak nola irakurtzen diren ere irakatsiko duela aurreratu du. Hala, begi bistan dauden mezuak jasotzeaz gain, ezkutuan daudenak ere antzematen erakutsiko du. «Horretarako ezinbestekoak dira tresnak. Azken finean, mezu asko eta asko esplizituak dira, baina inplizituak ere badaude». Hala, emakumeenganako kontrol psikologikoa, sinbolikoa eta abar jasotzen duten komikiak mahairatuko ditu.
Teoria eta praktika
Komiki asko eta asko erabiliko ditu, «Euskal Herrikoak, Espainiakoak, Europakoak eta, oro har, mundu mailakoak». Teoria garrantzitsua dela dio Muñozek, baina praktikak ere beste horrenbesteko garrantzia daukala dio. «Eta hain zuzen ere, praktikaz baliatuko gara komiki munduan emakumeenganako dagoen indarkeria antzemateko».