Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, osoko bilkura berezia egin dute gaur [azaroak 23] Lekeition. Herriko
Eskola eta Ikastolako LH6ko umeek indarkeria matxistaren kontrako
osoko bilkura irudikatu dute udaletxeko udal batzar aretoan, emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean beraien konpromisoa azalduz.
Azaroaren 25ari begira egin duten adierazpena bozkatu dute gazteek gaur goizeko osoko bilkuran.
Ikasleek egin dute alkate, idazkari eta zinegotzien papera, eta azaroaren 25aren inguruan landu duten manifestua irakurri, bozkatu eta onartu dute. Zozketa bidez aukeratu dituzte ordezkariak. Lizbhet Sarango Durazno eta Maddi Aboitiz Lekue jarri dira gaur mahaiaren buruan alkate eta idazkariaren lekuan.
Ikastetxeetan eta gaur goizeko osoko bilkuraren aurretik entsegatu dute esan beharrekoa, eta hasieran urduri baziruditen ere, ondo bete dute papera. Emakumeen kontrako indarkeriaren izaera estukturala azpimarratu eta emakumeen aurkako indarkeriatik libre egongo den gizarte baten aldeko konpromisoa erakutsi dute besteak beste.
Irakurri duten
Azaroaren 25eko Adierazpen Instituzionala