Bizkaiko Zesta-Punta Txapelketaren
bigarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan, Lea-Artibaiko puntistek. Joan den astean hasi zen norgehiagokan parte hartzen ari dira Berriatua, Durango, Gernika-Lumo eta Markina-Xemeingo hogei bikote maila ezberdinetan banatuta. Hamaika dira Lea-Artibaikoak.
Kadete mailako bikote bat (Ekaitz-Amets), 22 azpiko beste bat (Unax-Jon) eta senior mailako bi (Antxon-Lekue eta Reto-Txomin) izango ditu jokoan Berriatuko Zesta-Punta Eskolak; Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskolak ere zazpi bikote izango ditu lehian: gazte mailako bi (Alex-Danel eta Kepa-Ander), 22 azpiko bi (Gotzon-J. Mandiola eta Ibar-Egia) eta senior mailako hiru (Meabe-Ibarluzea, Gaizka-Elkoro I eta Urri-Elkoro II). Seniorrek bi taldetan banatuta jokatuko dute.
Partidak. Markina-Xemeinen, Gernika-Lumon eta Berriatuan jokatuko dira txapelketako partidak asteburu honetan.
- Barikuan [azaroak 24], 18:00etan, Markina-Xemeingo eta Gernika-Lumoko gazteak ariko dira zein baino zein gehiago Markina-Xemeingo Uni frontoian. Gernikan, berriz, 19:15ean, Eneko Arandia eta Oier Diaz gernikarrek Ekaitz eta Amets berriatuarren kontra jokatuko dute kadeteen mailan.
- Zapatuan [azaroak 25] jarraituko dute partidek Gernikan, 18:00etan. Gernikako Lejaniz eta Vega eta Berriatuko Unax eta Jon neurtuko dira hasteko 22 azpikoetan, eta Gernikako Alberdi-Oar Arteta eta Markina-Xemeingo Urri-Elkoro II.a seniorren arteko partida jokatuko da ondoren.
- Domekan [azaroak 26] Berriatuko Julen eta Txomin seniorrak Durango Aren kontra jokatuko dute Mendibarren frontoian, 12:00etan. Markina-Xemeinen, berriz, 17:00etan, Gotzon-J.Mandiola eta Ibar-Egia 22 azpikoen partida lehiatuko da.