21. Pura Caspak 17 film labur eta beste hainbat ekintza dakartza gaur
Film laburren maratoiak hamarkada berri bat hasi du, eta ikusleei gozarazteko asmoz dator aurten ere. Gaur bertan dauka hitzordua Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian. Bertan bildutakoek hainbat egilek ekoiztutako hamazazpi film laburrez gozatzeko aukera iza...
Gernika-Lumoko Skate-Black lagunek eta kultur etxeak antolatzen dute film laburren maratoia, eta Rober Garai da ekimenaren koordinatzaile eta aurkezlea. Hala ere, Garaigaz batera, beste zenbait pertsonez osatutako taldea ere badago atzean: Borja Crespo, Juanan Bilbao, Ruben Ontiveros, Borja Perez…
Aukera alternatiboa
Ia lau orduko iraupena izaten du Pura Caspak, eta tarte horretan, ikus-entzunezko «alternatiboak» eskaintzen ditu, besteak beste, «ustekabekoak, apaindura gutxikoak, guassaperoak, harritzekoak, gore, retro zein vintage estilokoak». Puri-purian dauden gaiei buruzko «azken urteetako lan onenak» bildu, eta herritarren eskura jartzen ditu.
Hala, horregaz guztiagaz gozatu nahi duenak gaur du horretarako aukera: 19:15ean, Lizeo Antzokian. Antolatzaileek jakitera eman dute sarrera doakoa dela.