Bizkaiko Foru Aldundiak, Ispasterko Udalak eta Lekeitioko Udalak saihesbidea eta Arropain auzoa lotuko dituen espaloi bat egitea erabaki dute
2018an. Hiru erakundeek ezinbestekotzat ikusten dute BI-2405 errepidearen
ezker aldean espailoia eraikitzea.

Arropain eta saihesbidearen arteko errepidea.
Azaldu dutenez, aldaketa horregaz errepidea kale bihurtuko da, eta tarte horretan oinezkoak igarotzea erraztuko du, «hauen segurtasuna bermatuz». Espaloi berriak
258,99 metro izango ditu: 134,45 metro Lekeitioko lurretan eta 124,54 metro Ispasterko lurretan. Guztira
224.671,36 euroko inbertsioa izango da.