Antigua Ibazetari esker ona adierazi dio Berriatuko Goikolau elkarteak Erroak Loran jaian
[zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Goikolau kultur elkarteak ere egiten duen lana eskertu nahi izan dio Sarats taldeko kide bati: Antigua Ibazeta irakasle eta taldearen arduradunari lore sorta ederra eman diote. “Lekeitioko Etorkizunan ibili nintzen umetatik 24 urte izan arte, eta azken bederatzi urteetan Saratzen nabil. Denetarik egiten dut, irakatsi, antolatu, koreografiak, arropak… Gustura nabil”, adierazi du. Bazkaltzen jarri aurretik, Berriatuko eliz abe sbatzaren emanaldiagaz gozatzeko aukera egon da.[zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Bazkaritan 270 lagun inguru bildu dira. 75 ume eta 190 bat nagusi. “Bertoko produktuekin egindako menua daukagu”, nabarmendu du Jon Arriola Berriatuko alkateak, herrikoa eta eskualdekoa. Gustura egon dira mahaiaren bueltan. Iluntzera arte jarraitu du jaiak pilotalekuan. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna izanik, askok kolore moreagaz apaindu dituzte arropak. Eta aurtengo jaiko zapiak laranjaz jantzi ditu lepoak. Goikolau Sariak. Atzo [azaroak 24] banatu zituzten Goikolau Sariak. Berriatuko Futbol taldearentzat eta taldearen inguruan lanean ibili direnentzat izan da aurtengo saria. Ibarra futbol zelaian plaka oroigarria bistaratu zuten. Eta Berriatuko taldeko lehendakari Imanol Mugartegik kamiseta bana eman zien Josetxo Agirretxea eta Mikel Gabiola Atxurra taldeko zuzendaritza batzordeko kide ohiei, euren izena lepoan zutela. Gazteen partidako ohorezko sakea ere eurek egin zuten. Giro oso ona izan zuten Ibarra futbol zelaian, hitzordurik garrantzitsuenetan modukoa.