Hamahirugarren aldiz ospatuko dute aurten Mutriku Rock Kolektiboak antolatutako jaialdia, eta lehen geralekua barikuan edukiko dute. 22:30ean Gaztetxean hasiko den
Mocker’s eta The Van taldeen kontzertuek emango diote hasiera urteroko zita garrantzitsuari.
Aurten ere estilo desberdinetako taldeak igoko dira Mutrikuko Gaztetxeko oholtzara.
Kontzertu guztiak Gaztetxean eskainiko dituzte eta denak izango dira
doakoak. Egunik bereziena
MRK gaua izango da. Urtero legez, San Tomas ospatzen den larunbatean herriko taldeak izango dira protagonistak. Bestalde,
Lau Mono taldearen itzulera ere azpimarratzekoa dela esan dute antolatzaileek. Urteak geldi egon eta gero beraiek izango dira Abendurock jaialdiari amaiera emango dietenak.

Mutriku Rock Kolektiboko kideak, aurkezpenean. Argazkia: MRK
Iaz hasitako bideari jarraituta institutuko ikasleengana ere hurbilduko da Abendurock. 2016an Galder Arrillaga Su ta Gar taldeko bateriajolearen bisita jaso zuten bezala, aurten besteak beste
Esne Beltza taldeko Xabi Solanoren hitzak entzuteko aukera edukiko dute, solasaldi musikatua eskainiko baitie.
MRK Ate Irikixak. Izen hori daraman ekimena izango da aurtengo
berrikuntzetako bat. Eszenatoki batera igotzeko gogoa daukaten baina horretarako aukera gutxi duten
musikari gazteei zuzendutako ekintza da. Zapatu honetan 11:00etan egingo dute topaketa Gaztetxean. Bertan, MRK-ko kide batzuk egongo dira, eta kolektiboaren
funtzionamendua eta entsegu gelak ezagutzeaz gain, Gaztetxeko oholtzak jarriko dituzten bateria, gitarra eta baxua jotzeko aukera eskainiko diete bertaratuei.

Iazko kontzertu bat. Argazkia: Begipuntuan
Azken urteetan egin legez,
dokumental bat ere sartu dute antolatzaileei Abendurockeko egitarauan: “aurten gainera
kafe tertulia ere egongo da”, adierazi dute. Abenduaren 1oean 19:00etan
Emakumeak Oholtzara dokumentala ikusi ahalko da Gaztetxean, eta ondoren egingo dute kafe tertulia. Gonbidapena zabaldu dute MRK-ko kideek, baina
bereziki emakumeak animatu nahi dituzte parte hartzera, dokumentalaren gaiak “zeresana” ematen duela iritzita.
Aurtengo Abendurock duela hilabete batzuk zendu zen Mutriku Rock Kolektiboko kide eta bateriajolea zen
Mikel Urrutiari eskaini nahi izan dio antolakuntzak: “Segi Mikel baketak astintzen!”.
EGITARAUA:
- Abenduak 1, 22:30ean: Mocker’s + The Van.
- Abenduak 10, 19:00etan: Emakumeak Oholtzara dokumentala. Ondoren kafe tertulia egongo da.
- Abenduak 15, 22:30ean: White Towels Blues Band.
- Abenduak 16, 22:30ean: MRK gaua.
- Abenduak 22, 22:30ean: Libe.
- Abenduak 29, 22:30ean: Lau Mono