Amorotar askorentzat urteroko
hitzordu berezienetako bat da Txahal jana. Txahala dastatzeko aitzakiagaz, egun pasa ederra egiteko aukera izaten dute urtez urte.
Zapatu honetarako ere goizetik gauera arte ondo pasatzeko egitaraua prestatu dute.
Egun osoan zehar erreko dute Serafina txahala, eta 20:30etik aurrera jango dute. Afaritan jendetza batuko da. Izan ere,
370 txartel saldu dituztela jakitera eman dute.
Aurretik baina familian zein lagun artean bilduta jai giroaz gozatzeko aukera izango dute. Eguerdian t
aloak, gaztaina erreak eta karakolak prestatuko dituzte besteren artean. Hain zuzen, elikagai gozoak dastagai egon ez ezik, janarien erakusketa ere jarriko dute.
Horrekin batera, ohiturari hutsik egin barik herriko baserritar eta abeltzainek euren abereak eroango dituzte. Hala, besteak beste,
zaldiak, ardiak, ahuntzak edota konejuak egongo dira. Bertoko produktuen azoka eta abereen feria girotzeko ardura izango dute Izarra eta Naiara trikitilariek.
Era berean, gauean ere musikarik ez da faltako. Txahal janean tripak bapo bete ondoren, Jokaldi taldearen erromeria izango baita frontoian. Beraz, dantzan eta kantuan borobilduko dute eguna amorotarrek.
EGITARAUA:
- 11:30. Meza
- Eguerdian.
-Ohiturazko janarien erakusketa eta dastaketa (taloak, karakolak, gaztaina erreak, sagardoa etab.).
-Herriko abereen feria.
-Izarra eta Maren trikitilariak.
- 20:30. Txahal-jan herrikoia.
- Ondoren. Jokaldi taldeagaz erromeria frontoian.