Desobendientziaz haustura, independentziara! leloagaz, zapatuan [abenduak 2] egingo da mahai ingurua Galarrena tabernan, 17:00etan; ekintza Lekeitioko Ernaik antolatuta dago.
Garai ezberdinetako hizlariek parte hartuko dute mahai inguruan:
Tasio Erkizia ezker abertzaleko kide hitsorikoa,
Maria Eujenia Goitia eta
Elbi Eiguren Lekeitioko militanteak eta
Asier Zamorano Ernaiko kidea.
Lekeitioko Ernaik azaldu duenez, espaniar trantsizioa ez zen erregimen frankistarekin amaitu, “eta erreforma galarazteko saiakera bakarra nazio askapen mugimenduetatik eta ezker iraultzailetik etorri zen”. Espainiar erregimena demokratizatzea ezinezkoa zela ikusita,
Euskal Herrian eta baita Lekeition ere hausturaren aldeko hautua hartuta borrokari ekin zioten Erkiziak, Eigurenek, Goitiak eta beste asko eta askok. Antolakundeak azpimarratu du nora goazen jakiteko eta aurrera jarraitzeko nondik gatozen jakin behar dela.
Martzoaren 26an Lekeitioko garai ezberdinetako Gazte Antolakundeko kideak Martxoaren 26an egindako mahai inguruan / June Prieto