Zeuaz parte hartze prozesuaren barruan beste saio bat egingo dute zapatuan Munitibarren. Oraingo honetan udalerrirako espazio estali baten beharrizana izango dute hizpide.
11:30erako egin dute deialdia;
udal aretoan izango da batzarra.
Espazio estali baten beharra dagoen ala ez eta beharrizana ikusiz gero, gune estali hori nun kokatu beharko litzatekeen eta zein ezaugarri eduki beharko lituzkeen aztertuko dute.
Munitibarko herriaren norabidea zehazteko zereginean, gai garrantzitsuei buruzko beharrezkoak diren
erabakiak herritarrekin hartzeko Zeuaz egitasmoa
martxoan aurkeztu zuen Munitibarko Udalak, eta ekimen horren barruan hainbat gairi buruzko saioak egin dituzte. Hain zuzen, gune berdeei eta aisialdi guneei buruzko parte hartze prozesuak burutu dituzte besteren artean.
Ondorengo l
au ardatz nagusi ditu Zeuaz egitasmoak: gardentasuna, herritarren parte hartze aktiboa, munitibartarren gurari eta nahi bateratuak eta denen erabakiak.
Martxoan aurkeztu zuten Zeuaz egitasmoa.
Argazkia: Plugin Estudioa.