Isuntza hondartzako uraren kontsumoa %31,86 jaitsi da
Lekeitioko Udalak aurtengo udan izan duen helburuetako bat Isuntza hondartzako dutxetako ur kontsumoa %5 jaistea izan da. Azaldu dutenez, hondartzak uda sasoian 82.000 erabiltzaile inguru izaten ditu, eta erabiltzaile bakoitzak 22 litro eguneko kontsum...
Orain dela gutxi Bizkaiko Foru Aldundiak emandako datuen arabera, 2017ko ekainaren 1etik irailaren 30era 85.545 erabiltzaile izan ditu Isuntza hondartzak eta erabiltzaileen ur kontsumoa %31,86an jaitsi da.
Lekeitioko Udala pozik agertu da emaitza horregaz, eta guztien kontzientziazio eta inplikazioagaz helburua «soberan» lortu dela azpimarratu dute.
Isuntza hondartza Bizkaiko hondartzen kudeaketa integratuko sisteman sartu zen 2006an, eta ISO 9001 (Kalitatea) eta ISO 14001 (Ingurumenaren kudeaketa) ziurtagiriak lortu zituen. Geroztik, urtez urte berritu dituzte, horretarako araututako prozedurak bete ostean.
Hondartzaren erabilpen egokia bermatzeko, Lekeitioko Udalak bere erabilera arautzeko ordenantza onartu zuen (2014/ 05/08ko BAOn argitaratuta). Biak www.lekeitio.eus web orri- an aurkitu daitezke.