Liderraren kantxan irabazi ezinean
Lointek Gernika Bizkaiak Perfumerias Avenidaren kontra lehiatu zuen Dia Ligaren 9. jardunaldia zapatuan, eta 75-55 galdu zuen. Asteburuan, berriz, euskal derbia jokatuko dute Malosten. Etxeko taldearen eta IDK Gipuzkoaren arteko neurketa 18:30ean hasik...

Lointek Gernika Bizkaiak Perfumerias Avenidaren kontra lehiatu zuen Dia Ligaren 9. jardunaldia zapatuan, eta 75-55 galdu zuen. Asteburuan, berriz, euskal derbia jokatuko dute Malosten. Etxeko taldearen eta IDK Gipuzkoaren arteko neurketa 18:30ean hasiko da zapatuan. Talde gipuzkoarra sailkapeneko bosgarrena da, 15 puntugaz; bi puntu gutxiago ditu sailkapenean bederatzigarren dagoen Lointekek.