Neguko festen inguruko hitzaldia egongo da Ondarroan
Norantza doaz gure neuko festak? izenburupean, Zubi Zahar Herri Ikastolak hitzaldi bat antolatu du abenduaren 14rako; hitzaldia 15:00etan egingo da, ikastolan, eta herritar guztiei zuzenduta dago. Besteak beste, Olentzero, Halloween edota inauteriei buruz ariko dira.
Oier Arazola antropologo elgoibartarra izango da hizlaria, eta hitzaldian hainbat galderei erantzuten saiatuko da. Hala nola, ondoko galderak landuko dira: “Mari Domingi ala queer Olentzero?”, “Halloween ala Arimen gaua?” edota “Mozorrotu ala disfrazatu?”.