Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
AisiaKultura

Ondarroako musika kolektiboak Txilixoka Eguna antolatu du zapaturako

Aintzina Monasterio
Ondarroa
2017/11/29
Txilixoka Musika Kolektibu izeneko elkarte berriaren aurkezpena egiteko zapaturako [abenduak 2] egun osoko egitaraua antolatu dute herriko musikariek. Alamedan ipiniko duten karpan egingo dira bazkaria eta kontzertuak. Elkarteko kideek azpimarratu dutenez, egun horretan hainbat estilotako musika egiten duten musikariek parte hartuko dute jaian. Gainera, batzuentzat kontzertu bat ematen duten lehenengo aldia izango da. Beste batzuk, ostera, ibilbide luzeko musikariak izango dira. Kontzertuak. Ondoko talde edo bakarlariek parte hartuko dute jaian: Biren, Keu, Piztiak, Beta, Markos Untzeta & Esku Hutsik, Gatz, Azalera, Itzalak, Hara!, Ardi Baltzak, ADR, Lau P4 eta Üther. Alamedako ekintzak amaitu eta gero, Gaztetxean goizaldera arte jaiagaz gozatzen jarraitu ahalko dute herritarrek.
Gatz taldeko kideak oilotokian entsegatzen

Gatz taldeko kideak oilotokian entsegatzen. Argazkia: Gatz

Herrian musika talde eta musikari asko egon arren, orain arte ez dute izan kolektiborik. Horren jakitun, Txilixoka Musika Kolektibu elkartea aurtengo udaberrian sortu zuten. Dena dela, zapatuko jaia kolektiboaren aurkezpen ofiziala izango dela aurreratu dute. “Gure lana herritarrei aurkezteko eguna izango da”. Herrian entsegu lokalak erabiltzen zituzten pertsonak elkartu eta beharrizan berdinak asetzeko batzen hasi ziren; hilean bitan egiten dituzte batzarrak, Kofradia Zaharrean. Ondoko helburuak dituzte: lokalen erabilera erregulatu eta sortzaileen arteko harremanak sustatu, sormena bultzatu eta egiten duten lana kalera atera.
Azalera taldeko kideak. Ezkerretik eskumara: Beñat Bidegain, Jon Lasarte eta Lorea Zulaika.

Azalera taldeko kideak. Ezkerretik eskumara: Beñat Bidegain, Jon Lasarte eta Lorea Zulaika.

Azaldu dutenez, momentuz lokaletan entsegatzen duten taldeak batu dira, baina musika talde edo musikari hasiberrientzat “ateak zabalik” dituztela azpimarratu dute. Elkartearen zein taldeen jarduna ezagutara eman asmoz, Txilixoka Musika Kolektibu Facebook orrialdea ere badaukate. Bertan jaso dute zapatuko jaiari buruzko informazioa. “Deialdiak zabaltzeko, herritarrek guri buruzko informazioa jasotzeko edota gurekin harremanetan jartzeko balio du”. Era berean txilixoka@gmail.com posta elektronikoaren bidez ere haiekin harremanetan jarri ahal da. Zehaztu dutenez, datorren urtetik aurrera urtean hainbat ekintza antolatzeko asmoa daukate. ZAPATUKO EGITARAUA:
  • Bazkaldu aurretik. Trikipoteoa.
  • 14:00etan. Marmitako jana (tiketak Anaitasuna tabernan daude salgai, 5 eurotan).
  • 16:00etan. Bertso saioa.
  • 17:30etan. Kontzertuak: Biren, Keu, Piztiak, Beta, Markos Untzeta & Esku Hutsik, Gatz, Azalera, Itzalak, Hara!, Ardi Baltzak, ADR, Lau P4 eta Üther.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.